jueves, 16 de abril de 2009

RENOVE BIDEOA

Renove bideoak argi azaltzen digu gure datu pertsonalak denen esku daudela.Egia esan,era errezean gure datuak lortzen dituzte enpresa desberdinek gu enteratu gabe.

Informazio igorle desberdinak erabiltzen dituzte horretarako;gpsa,telefono mugikorra,ordenagailua,inkesta desberdinak inongo segurtasun neurririk gabe betetzen ditugunean...baina hau, gaur eguneko gure gizarte honetan saiheste ezina dela uste dut.

Gure pribatasuna kolokan dago guztiz,enpresa hauek guk egiten ditugun pausuak kontrolatu ditzakete... Datuen trafikoa ematen dela badakigu,argi daukagu,baina,zer egin honen aurrean?zertarako erabiltzen dituzte gure datuak? komenigarria al da zein puntutaraino den guregan duten kontrol hori ezagutzea?Kontrol horretatik ihes egitea,noraino da posible?

Kontrol hori saihesteak ere bere galerak ditu,prest gaude gure eguberoko ohiturak...galerak onartzeko?